Hiru Txirlo bola-joko txapelketako hurrengo tiraldia Aretxabaletan izango da

Mirari Altube Arrese 2026ko apirilaren 6a

Martxoaren 28an Elgetan jokatutako tiraldian lehen postuetan sailkatutakoak; ezkerraldetik lehenengoa Madinabeitia. (Argazkia: Gipuzkoako Hiru Txirlo federazioa)

Gipuzkoako 55. Hiru Txirlo Bola-Joko Txapelketa abian da eta apirilaren 11n Aretxabaletako bolatokian jokatuko dute tiraldia. Sailkapenaren buru, gainera, Gorka Madinabeitia aretxabaletarra dago. Hortaz, etxean jokatuta lidertzari eusten saiatuko da.

Txapelketari martxoaren 7an ekin zioten Elgoibarren eta zapatuetan jokatzen dute; apirilaren 11koa laugarren tiraldia izango da eta 17:00etan elkartuko dira bolatokian. UDA Hirutxirlo taldearekin batera beste honako hauek dihardute nor baino nor gehiago txapelketan: Elgoibarko San Migel, Elgeta, Lastur, Soraluzeko Ezozi eta San Andres, Bergarako San Joxepe, Azkoitiko Floreaga eta Eibarko Asola-Berri.

Sailkapenari dagokionez UDAko Gorka Madinabeitia doa buru, 19 punturekin 7 bola sartuta; haren atzetik dago Eibarko Enara Montiel 18 punturekin. Eta bikoteka, bigarren postuan daude Madinabeitia eta Eñaut Kortabarria.

Egubakoitz gauetan ere bai

Txapelketa hori jokatu bitartean beste bati ere ekin diote. Egubakoitzetan jokatzen dute hori, 23:00etan, hurrengo egunean Hiru Txirlo tiraldiak izango diren bolatokietako batzuetan. Aretxabaletakoa ere batu da zirkuitu horretara eta apirilaren 10ean izango da tiraldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak