8 eta 16 urte arteko gazteei zuzendutako beste lehiaketa bat ere antolatu du Loramendik, "guztiontzako mundu bat" gaiarekin. Kasu horretan, lanak maiatzaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira.
Parte-hartzaileek lanak fisikoki zein elektronikoki aurkeztu ahal izango dituzte, oinarrietan zehaztutako baldintzak betez. Lanak banaka zein taldeka aurkeztu daitezke, eta kategoria bakoitzean lan bakarra aurkezteko aukera egongo da.
Sari bakarra banatuko da kategoria eta ziklo bakoitzeko, eta herriko inprentetan gastatzeko bonuak izango dira. Sari-banaketa ekitaldia maiatzaren 27an egingo dute.