Klubak dagoeneko martxan du senior mailako taldea, eta proiektua herrian errotzeko lanean jarraitzen du, ikuspegi hezitzaile eta inklusiboarekin. Antolatzaileek azaldu dutenez, interesa dutenek entrenamenduetara joateko aukera ere izango dute. Ohiko entrenamenduak astearteetan egiten dituzte, 19:15etik 21:00etara, Almenen.
Ate irekiak
Martxan dago senior mailako taldea, eta datozen hilabeteetan egitasmoa sendotzeko lanean jarraituko dute. Era berean, herritarrei proiektua ezagutarazteko eta kirol hau gerturatzeko asmoz, ate irekiak antolatu dituzte.
Lehen saioa zapatuan egingo dute, apirilaren 11n. Hilaren 25ean eta maiatzaren 9an egingo dituzte hurrengo saioak, Aretxabaletako kiroldegian, 18:00etatik 19:45era bitartean. Jardunaldien helburua da kluba ezagutaraztea eta areto futbola herritarrengana hurbiltzea.