Zuzendaritza eguneratu egin du Basotxok, eta jarduera-plan sendoa aurkeztu

Imanol Beloki Unamuno 2026ko martxoaren 26a

Basotxo Erretiratuen Elkarteko kideen batzar orokorra, asteon

Basotxo Erretiratuen Elkarteak batzar orokorra egin du aste honetan, Karmele Igartua aretoan, eta bertan hainbat gai aztertu dituzte; eguneko gai-zerrendako puntuak xehetasunez landu dituzte. Besteak beste, 2025ean egindako jarduerak eta bidaiei buruzko txostena aurkeztu zituzten, elkartearen egoera ekonomikoa aztertu, eta aurtengo jarduerez eta bestelakoez jardun zuten.

Azpimarratzekoa da zuzendaritza berritzeko erabakia, eta, horren ondorioz, batzordekide kopurua 11tik 12ra pasatuko da, elkartearen antolaketa indartzea helburu izanda. "Proposamena egin dugu, batzordeak hobeto funtziona dezan. Urtero, lau lagun irtengo dira batzordetik eta lau lagun berri sartu. Hala, hiru urtean dena berrituko da", adierazi du Jokin Antxiak, Basotxoko presidenteak. Batzordetik Juan Tomas Zabala, Juan Cruz Diaz eta Mari Carmen Corres irten dira, eta, batzar orokorrean egindako bozketaren arabera, berriz, Antonio Romero, Arantza Lopez de Armentia, Iñaki Iturri eta Maribel Alvarez izango dira Basotxoko kide berriak.

Horretaz gain, jarduera-plan sendoa ere aurkeztu dute: "Instalazioetara egokitzen ari gara; apirilaren 15ean, gimnasia Ibarra kiroldegian egitetik Karmele Igartua aretoan egitera pasako gara, proba moduan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak