Udalaren asmoa da hutsuneak betetzea eta hurrengo lizitazioa aurrera ateratzeko moduko baldintzekin argitaratzea. Era berean, onartu dute horren ondorioz nahi baino gehiago atzeratuko dela obren hasiera.
Kirol-elementuak eta gehiago
Andramari auzunean dagoen garajeen eremuko lanak bi fasetan egingo dituzte. Lehenengoa oraindik bukatzeko dago; hain zuzen ere, garajeen komunitateko jabeek bere egin zituzten lan horiek, itoginen arazoak konpontzeko.
Eta bigarrena, Udalaren ardurapekoa, gainazala urbanizatzeko izango da. Hasierako proiektuan aurreikusi zen kirol eremuaren azalera osoa egokitzea, barne hartuta kirol-elementuak, loreontziak, harmailak eta gainerako hiri-altzariak. Bertako espazioak askotariko erabilera izatea da Udalaren asmoa, kirol-pista soilik izan gabe, eta irisgarritasuna eta beste plaza eta kaleekin duen konexioa zainduta.