Joan den zapaturako egin zuten deialdia, elkarlanean margotzeko. Hala ere, eguraldi kaskarraren erruz, zirriborroa egin ahal zuten bakarrik. Gainerako lanak astelehenean egin zituzten eta dagoeneko bukatuta dago hainbat berbarekin eta irudirekin osatutako murala.
Orain, asmoa da, atearen gainean plaka bat jartzea izenarekin; atean bertan ere marrazki bat egiteko asmoa agertu dute.
