Hitzaldian, sare sozialek eta iragazki digitalek sortzen dituzten edertasun-eredu irrealek haur, gazte eta helduen autoestimuan, gorputz-irudian eta osasun mentalean duten eragina aztertuko du Anorexia eta Bulimiaren Aurkako Elkarteko kide Arrutik. Halaber, antsietatea, konparazio etengabea, elikadura-nahasmenduak eta halako arriskuak azalduko dira, baita nerabe eta helduengan ager daitezkeen alarma-seinaleak eta gurasoek prebentzioan duten zeregina ere.
Erabilera egokia sustatu
Antolatzaileen esanetan, ekitaldiaren helburua ez da teknologia kritikatzea eta demonizatzea, baizik eta sare sozialen erabilera kontzienteagoa sustatzea eta gorputzarekin harreman osasuntsuagoa eraikitzeko tresnak eta estrategiak eskaintzea. Ekimenaren mezua honako hau da: Arazoa ez da gorputz erreal bat izatea; arazoa da nahikoa ez dela sentitzea.