Aurrekoetan legez, tronboiarekin Aitor Ruiz de Austri izan du lagun Uribetxebarriak. Aretxabaletako kuartelean ekoiztu dute; ahotsen grabaketa Asel Errastik egin du eta nahasketa eta masterizazioa Uribetxebarriak berak. Bideoaren grabaketan eta edizioan, ostera, Iñaki Azkunagak jardun du.