Joana Manzisidor artista arrasatearrak gidatuta arituko dira bertan batzen direnak eremua margotzen, eta, hain zuzen, asmoa honako hau izango dela azaldu dute antolatzaileek: "Tril Txoko Feminista guztion espazioa da, eta, beraz, guztion artean apainduko dugu. Helburu horrekin, Tril Txoko Feministaren esentzia islatzen duen mural bat margotuko dugu".