Loratulekuak antolatu dituzte neska-mutikoetzat Aste Santuetako egunetarako

Mirari Altube Arrese 2026ko martxoaren 11

Martxoaren 30erako eta 31rako eta apirilaren 1erako Loratulekuak aisialdi eskaintza gertatu du Loramendik beste urte batez. Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6.era bitarteko neska-mutikoek parte hartu ahal izango dute eta izena emateko epea zabalik dago.

Goazen! telesaila gai hartuta prestatuko dituzte hiru egunetako jarduerak, eta Aretxabaletaren gaineko kontuak eta bitxikeriak landu umeekin.

Izena emateko epea dagoeneko ireki dute eta martxoaren 23a arte egongo da zabalik. Horretarako, formulategi bat bete behar da eta prezioa da 50 euro euskara elkarteko bazkideentzat eta 60 euro, bazkide ez direnendako.

Aurrez aurre izena emateko Loramenditik pasatu behar dute interesatuek, martitzenetan eta ostegunetan, 15:00etatik 18:00etara. Horretarako azken eguna martxoaren 23a da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak