Garbitasunerako produktu ekologikoak egiten irakatsiko du Aiora Urbietak

Mirari Altube Arrese 2026ko martxoaren 10a

Aiora Urbieta hainbat produkturekin. (Argazkia: Eitb)

Geure gorputzean eta etxean burujabe liburuaren egile den Aiora Urbietak bi saio egingo ditu martxoan. Hilaren 16an xaboi birziklatuak egiten irakatsiko du, eta 23an, arropa garbitzeko produktuak. Izena emateko epea zabalik dago.

Naturopata eta sendabelar kontuetan aditua den Urbietak urteak daramatza garbitasun produktuak egiten etxean, eta horiek zelan egin irakatsiko du bi lan saiotan.

Martxoaren 16an, astelehenean, erabilitako olioarekin xaboi birziklatua egiten ikasiko dute saiora doazenek. Eta hilaren 23an arropa garbitzeko hainbat produktu ekologiko nola egin ikastaroa egingo du. Biak dira Arkupen, 18:00etatik 20:00etara.

Izena aldez aurretik eman behar da Arkupe kultur etxean 5 euro ordainduta; eta horretarako azken eguna hilaren 12a da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak