Amaieran irakurri duten adierazpenean nabarmendu dute Aretxabaletan ere feminismotik lanean ari direla "mundu justuago bat lortzeko". Era berean, atzo egindako "Aurten gu be kintta" ekimena aipatu dute, jai parekideagoen aldeko aldarrikapen gisa.
Bestalde, errolda sozialaren aldeko borroka ere mahai gainean jarri dute. Salatu dutenez, herrian erroldatze barik bizi diren pertsonak "ikusezinak" dira eta eskubiderik gabe geratzen dira, egoera honek bereziki emakume arrazializatuei eragiten diela azpimarratuz. Horren aurrean, errolda sozial baten beharra defendatu dute.
Azkenik, gogorarazi dute oraindik lan handia dagoela egiteko emakumeen eskubideen aldeko borrokan, eta aipamen berezia egin diete adimen urritasuna duten Aretxabaletako emakumeei. Mobilizazioa "Gora borroka feminista!" oihuarekin amaitu dute.