Eta gaur bai, lortu dute kintta izatea

Txomin Madina Milikua 2026ko martxoaren 7a

2006ra are nkinto izatea bakarrik mutilei uzten zietelako zegokien urtean ekimenean parte hartu ezin izan zuten 60 emakume aretxabaletar inguruk ordutik zuten arantzatxoa kendu eta gaur kintta moduan hartu dituzte bai herriko kaleak eta baita, iluntzeko dantzekin, Herriko Plaza ere.

1967 eta 1987 urteen artean jaiotako 60 emakume inguruk hartu dute parte Aurten gu be kintta! Izendatu duten ekimenean. Eta bere momentuan kinto moduan irtetea debekatu zieten arren, gaur gustura kendu dute arantzatxoa: "Gizartea ez da hainbeste aldatu, baia bai gu; ahaldunduago gaude, ahizpatasuna gero eta errotuago dago eta gaur ikusi da hori", esan dute Herriko Plazako dantza saioa amaitu ostean Mirari Irurek eta Lorea Serratok. 

Izan ere, egun osoko egitarauaren puntu gorena iluntzean izan da, euri zaparrada bete-betean Herriko Plazan kintoen ohiko dantza egin dituztenean. Ez dira guztiak ausartu banakoa dantza egitera, baina bai borobilean aritzera. "Bada erronkatxoa emakumeok protagonismoa hartu eta hemen gaudela esatea. Baina borobilean egon dira dantzan eta gu babesten", azaldu dute Irurek eta erratok. Herritarren babesa ere sentitu dute: "Ez genuen espero izan dugun babesa, egunean zehar ere sentitu dugu hori".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak