Loramendi euskara elkarteak, Ixotu taldeak eta Lekaixoka bertso eskolak antolatu dute ekimena. Txartelak Urbaltz tabernan eta Loramendin dituzte salgai –20 eurotan eta langabe eta bazkideek, 17 eurotan– hilaren 9a arte.
Afariaren aurretik bertsotan jardungo dute herriko hainbat gunetan: 19:00etan abiatuko dira, Uratz Alde elkartetik.