Hona hemen elkartuko diren dendak: Begiondo, Mimatu, Almila Shop, Nai arkitektura, Asensio, Xamur, Kilima eta Movil Zona.
Udazken-negu sasoiko arropak, osagarriak eta beste hainbat produktu izango dituzte herritarren eskura, merke-merke.
Gainera, 30 euroko erosketak eginez gero pintxo-potea debalde hartu ahal izango dute erosleek Express tabernan –agortu arte–. Horrez gain, saski baten zozketan parte hartuko dute bezeroek.