Errepidearen margotze-lanak egiten dihardute Markolen, kanalizazio lanak bukatuta

Mirari Altube Arrese 2026ko martxoaren 3a

Hainbat langile zebrabidea margotzen. (Argazkia: Aretxabaletako Udala)

Fagor Ederlaneko berotasuna berrerabiltzeko proiektuaren lanak aurrera doaz eta Foru Aldundiak egin dituen kanalizazio lanak amaiera fasera iritsi dira. Orain, Aretxabaletako Udalak, Aretxabaletako Lanbide Eskola, Ederlan eta kiroldegirako bidea eta Txarapea ibilbiderakoa lotzen dituen bidegurutzea egokituko du "oinezkoen segurtasuna bermatzeko".

Udaletik adierazi dutenez mugikortasun planaren irizpideak jarraituz eta azken urteetan jasotako hainbat kexari erantzunez moldatu dute oinezkoendako pasabidea: "Lan horiekin lortu gura dena da Txarapeatik jaisten den bidearen ardatza banatzea, ibilgailuen abiadura nabarmen murrizteko".

Aldaketa hau "hirigintza taktikoaren irizpideei jarraituz" egingo dela gaineratu dute: "Hau da, margotuta eta piboteen bidez egingo da, bere eraginkortasuna probatzeko". Egokia dela egiaztatuz gero, etorkizunean behin betiko obra bat egitea aztertuko dute.

Margotze lan horiek martxoaren 3 eta 4 artean egingo dituzte, eta amaitutakoan zabalduko dute autoendako bidea Txarapeara edo Apotzaga aldera joateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak