Mikaela Mentu-rekin batera, bertso eskola bereko Tutelatraku –Gontzal Belategi, Aritz Irigoien, Urko Arregi, Aritz Iza eta Enaitz Ibabe– eta Antzuolako Kale edo Bale –Josue Madariaga, Txomin Alberdi, Alazne Jauregi, Jon Mata eta Aritz Kortabarria– izan dira lehian.
Giro onean ibili dira bertsolariak kantuan eta une batzuetan dantzan ere bai, askotariko gaien bueltan. Harrera ona egin die publikoak, 70 lagunetik gora inguru batu dira eta gozatua hartu dute Aretxabaletako Karmele Igartua aretoan.