'Demonioak' bideoklipa kaleratu du Beñat Arizabaleta aretxabaletarrak

Mirari Altube Arrese 2026ko otsailaren 27a

Beñat Arizabaleta abeslari aretxabaletarrak –Beñat izenarekin– Demonioak izeneko abestia sortu du eta hori zabaldu bideoklip bidez. Barruko mina kanporatu nahi izan du kantuarekin eta norbera maitatzearen eta zaintzearen garrantzia nabarmendu ditu.

Hona hemen hark esandakoa sare sozialetan: "Demonioak. Batzuetan ez da erraza gure burua behar bezala maitatzea eta zaintzea. Gure barnean ideia mingarriek indarra hartzen dutenean, mundua gainera datorkigu. Min horretatik, eta esperantzatik, sortu da Demonioak. Aurrera egiteko nahitik, argi izpi txikienetik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak