'Sendabelarrak ezagutzen' ikastaroa egingo dute eguenetan, Ekoudalatx-en eskutik

Eki Letona Erretolatza 2026ko otsailaren 24a

Sendabelarren inguruko ezagutza zabaltzeko eta horiekin prestaketa naturalak egiten ikasteko helburuarekin Sendabelarrak ezagutzen ikastaroa antolatu du Udalak. 

Ekoudalatx-ek Sendabelarrak ezagutzen ikastaroa emango du, sendabelarren inguruko ezagutza zabaltzeko helburuarekin. Ikastaroan zehar, parte-hartzaileek inguruko sendabelarrak ezagutuko dituzte, haien ezaugarriak eta erabilerak aztertuz. Landuko dute baita biltzeko garai egokia, erabiltzen diren landare-atalei buruzko informazioa, lehortze prozesua eta kontserbazio moduak ere.

Saioak teoriko-praktikoak izango dira, eta prestaketa sinple eta erabilgarriak egingo dituztela eman dute jakitera, hala nola beraketak, tinturak, infusioak, xarabeak, linimentuak, ukenduak eta baltsamoak.

Ikastaroa eguenetan egingo da, 17:00etatik 19:00etara; honako egunetan: martxoaren 12an eta 26an; apirilaren 16an, 23an eta 30ean; eta maiatzaren 14an, 21ean eta 28an.

Izen-ematea otsailaren 18tik martxoaren 3ra bitartean egin ahal izango da Arkupe kultur etxeko harreran. Plaza kopurua mugatua da, eta ikastaroaren prezioa 40 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak