Karapaixoak egiten ikasteko saioa antolatu du Loramendik

Mirari Altube Arrese 2026ko otsailaren 24a

Garizuman sartzeaz bat karapaixoa oparitzeko sasoia hasten da. Hori jakinik, karapaixoa etxean egin ahal izateko saioa antolatu du Loramendi elkarteak. Martxoaren 5ean izango da, eguenean, 18:30ean. 

Izena, baina, aldez aurretik eman behar da. Horretarako, deitu edo idatzi elkartera: euskara@loramendielkartea.eus; 685 75 67 29; edo 943 77 09 79. Azken eguna hilaren 2a da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak