Antolatzaileek ateak zabalik dituztela azpimarratu dute, ekarpenak egin edo antolaketa lanetan parte hartu nahi duen ororentzat. Helburua herrian Korrikaren bueltako egitaraua eta dinamika osatzea da, ekimenean herritarren parte-hartzea sustatzeko.
Korrika-materiala
Bestetik, martxoaren 6an, egubakoitzean, Korrikaren bueltan ateratako materiala saltzeko mahaia jarriko dute Durana kalean. 17:30etik 19:30era bitartean izango dira han.