'Amimona' dantza-performanceak iraganeko oihartzunak ekarri ditu Aretxabaletara

Auritz Loidi Larrañaga 2026ko otsailaren 21a

Amimona dantza ikuskizunaren moldeko proposamenak ez dira oso ohikoak izaten Debagoieneko aretoetan. Bi dantzarik gorpuzten dute dantza-performance hori eta mugimendua, irudia eta emozioa uztartzen dituzte 45 minutuko bidaian.

Chillida Lekuko Zabalaga baserriaren oroimena aztertzen dute Amimona dantza ikuskizuneko bi dantzariek. Horrela azaldu du Ane Zelaia zuzendari eta dantzariak. Iraganeko oihartzunak sumatzen zaizkio proposamenari; jantzietan eta mugimenduetan, batez ere. "Kontatu gabeko istorioa asko" daude performance horretan, egilearen esanetan.

Landa-eremuarekin lotutako eguneroko lanak gogora ekartzen dituzten keinu pausatu eta errepikakorrekin hasten da performancea. Pixkanaka, interpreteak eraldatu egiten dira, geruza fisikoak eta emozionalak kenduta, tentsio- eta askapen-egoerak agerian uzteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak