Bakardadeari aurre egiteko esperientziak ezagutzera emango dituzte martitzenean

Eki Letona Erretolatza 2026ko otsailaren 20a

Esperientzia inspiragarriak izeneko hitzaldia egingo dute otsailaren 24an, martitzena, Karmele Igartua aretoan. Bakardadeari aurre egiteko beste herri batzuetan martxan jarritako ekimen eta proiektuak aurkeztuko dituzte, parte-hartzaileei ikuspegi berriak eta baliabide praktikoak eskaintzeko asmoz.

Dagoeneko Debagoieneko hainbat herritan martxan da proiektua. Helburua argia da: bakardadea jorratzeko ekosistema iraunkorra eraikitzea, komunitate sareak indartzeko eta pertsonen arteko loturak sustatzeko bideak partekatuz. Sarrera doakoa izango da, eta ez dago izenik eman beharrik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak