Martitzenean amaitu ziren Aratusteak Aretxabaletan, Txin-en hiletarekin. Egun handia domekan ospatu zuten, kuadrilla mozorrotuen desfilea izan zen eguneko ekitaldi nagusia. Eguerdi partean herria zeharkatu zuten karrozek, eta mozorroek giro aparta sortu zuten kalean; jende ugari batu zen ikuskizunaz gozatzeko. Denetariko proposamenak ikusi ahal izan ziren, eta irudimena eta umorea nagusi izan ziren, beste behin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.