Baserrietan kontatu gabeko istorioen ikuskizuna, bihar

Eki Letona Erretolatza 2026ko otsailaren 19a

Amimona dantza-ikuskizuna. Argazkia: Iker Gozategi.

Aretxabaletako Zaraia aretoak Amimona ikuskizuna hartuko du bihar arratsaldean, eguena, 19:00etan. Dantza-ikuskizuna Txillida Lekuko goraipamena da; eskulturak bertan ezarri aurretiko bizitza ikertzea eta birsortzea proposatzen du. Pieza aurrera joan ahala, barne-bidaia baten bidez, ikuslea eraldaketari buruzko hausnarketa egitera gonbidatzen du. Performancearen sarreren prezioa 6 euro da.

Ane Zelaia donostiarrak zuzendutako lanean bi antzezlek hartuko dute parte, eta proposamen eszenikoak mugimendua, irudia eta emozioa uztartzen ditu, geruza fisiko eta emozional gordinak zeharkatuz. Baserriko esperientziak Amimona-k iraganeko oihartzunak eta orainaldiko bizipenak gurutzatzen ditu, kontatu gabeko istorioei aitortza egiteko asmoz. Baserriko bizimoduari lotutako esperientziak eta zamak ditu ardatz, eta horien bidez tentsioa, bortizkeria, isiltasuna, lana, esfortzua eta bestelako gaiak jorratzen ditu. "Gure tripak atera eta mahai gainean jarriko ditugu, barnetik arin igotzeko, polit jolasteko, gertatzen dena gertatuta. Barruan daukaguna atera dezagun kanpora, barreak, negarrak, bizitza eta heriotza", azaldu du Zelaiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak