Hiru edizio izan dituen Euskal Kulturaren Eragiletza masterreko jardunaldiari jarraipena emateko datorren Euskal kultura gaur eta bihar jardunaldiaren helburua, "euskal kulturaren egoeraren eta erronken inguruan hausnartzea" da. Horretarako, bi egunetako egitaraua antolatu dute: lehenengo egunean, eguaztena, euskal hezkuntzan euskal kulturaren egoera izango dute eztabaidagai; bigarren egunean, eguenean, Kultur eta Sormen Industrien egoeran eta erronketan sakonduko dute hizlariek.
Euskal Kulturaren Eragiletzako masterra egin duten ikasleak izango dira jardunaldiko protagonistak; master amaierako lanetan egindako ikerketen emaitzak aurkeztuko baitituzte. Jardunaldia doakoa eta irekia izango da, baina interesatuek otsailaren 20a baino lehen eman beharko dute izena, esteka honetan. Hona bi egunetako egitaraua:
Otsailaren 25a, asteazkena
- 09:00 Ongietorria
- 09:15 ‘Etorkizuneko irakasleak euskal kulturan formatzen’. Ibai Iztueta eta Idurre Alonso
- 10:15 ‘Sormena hezkuntzan, kultura biziberritzeko arnas’. Arantxa Hirigoien, Izaskun Eguilegor, Olaia Miranda eta Eider Perez. Moderatzailea: Onintza Etxebeste
- 11:30 Atsedena. Kafea
- 12:00 ‘Herri-kultura Hezkuntzan: edukiak, balioak eta jarrera’. Oier Araolaza, Mikel Artola, Haritz Garmendia. Moderatzailea: Jon Sarasua
- 13:30 Etena
- 15:00 ‘Herri zapaldu baten kulturaren transmisioa Hezkuntzan; Kataluniako begirada’. Júlia Ojeda. Aurkezlea: Cira Crespo
- 15:45 ‘Euskal pentsamendua: aurrera begira zer?’. Ana Urkiza, Markel Olano, Joseba Agirreazkuenaga, Iñaki Zabaleta. Moderatzailea: Jon Mentxakatorre
- 17:15 Kantaldia: June Iraola eta Olaia Castro
Otsailaren 26a, osteguna
- 09:00 ‘Euskal kultura “salgai”?’. Jon Basaguren, Amets Aznarez, Iñigo Etxezarreta eta Aitor Servier. Moderatzailea: Sara Iriarte
- 10:30 Elkarrizketa: Ximun Fuchs Elkarrizketatzailea: Ane Zuazubiskar
- 11:30 Atsedena. Kafea
- 12:00 Mahai-ingurua. ‘Zein da Euskal Herriko musikagintzaren argazkia?’ Thierry Biscary, Anne-Lise Arnaud, Ruth Manzano (Musika Bulegoa) eta Koldo Otamendi. Moderatzailea: Arkaitz Biain
- 13:30 Etena
- 15:00 ‘Kultura-politikak eta herri-ekimenak’. Jon Agirresarobe, Johañe Etxebeste, Karmelo Landa, Jaime Otamendi eta Agurtzane Aizpuru. Moderatzailea: Eneko Bidegain
- 16:15 ‘Programazio nazionalerako bideak’. Naroa Etxeberria eta Asier Galarza
- 16:45 ‘Aiaraldea Ekintza Faktoriaren kultur eskaintza’. Maider Ramirez eta Arkaitz Uranga
- 17:45 Bakarrizketa: Idoia Torregarai
Huhezik 50. urte
Urte osoko programa antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, bere 50. urteurrenean, eta otsaileko ekintzen gai nagusia kultura izan da; "ikasketetan, ikerketan zein transferentzian fakultatearen gai ardatzetako bat" delako kultura.
Horregatik, kulturak eskaintza akademikoan "leku berezia" duela nabarmendu du Mondragon Unibertsitateak. Adierazi duenez, Euskal Kulturaren Eragiletza Masterraren xedea da "hainbat arlotan lan egiteko prestatuta egongo diren kultura-eragileak heztea". Horren harira, ikasturtearen hasieratik, Mondragon Unibertsitateak Kultur eta Sormen Industrietako gradua jarri du abian, sektore horretan prestakuntza espezifikoa duten profesionalak hezteko.