Aretxabaletako ikastetxeetako haurren dantzek Aratuste-martitzena girotu dute

Koldo Zubia Salas 2026ko otsailaren 17a

Euriak gaur ere ez du barkatu; Aretxabaletako kaleetan egitekoak ziren haur eta gaztetxoen aratuste-martizeneko dantzak, Iturrigorri pilotalekuan eta Ibarra kiroldegiko kantxan egin behar izan dituzte. Hala ere, senide eta lagun ugari bertaratu dira, Kurtzebarri eskolako, Arizmendi ikastolako Basabeazpi guneko eta Pausoka haur eskolako umeek presatutako ikuskizunak bertatik bertara jarraitzeko. Aratusteek eskatzen duten legez, mozorrotuta, Zazpi Jauzi edo Polka bezalako Euskal dantza ezagunak ekarri dituzte jendaurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak