Mozorrotutako kuadrillen desfilea izan da protagonista Aretxabaletan, Aratuste-domeka eguerdian. Kalean aparteko giroa jarri dute herria zeharkatu duten karrozek, eta denetariko mozorroak ikusi ahal izan dira: Aretxabaletan Guggenheim egiteko aldarria, Barbie-ak, Grease-ko protagonistak auto eta guzti, obeliskoa... UDAko kideek gogoan izan dute joan den uztailean zendu zen Javier Etxeberria 'Fito', UDAren eta Aratusteen zale amorratua.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.