Kiroldegiko galdarak konpondu dituzte berotasuna mantentzeko igerilekuetan eta span

Mirari Altube Arrese 2026ko otsailaren 13a

Aretxabaletako Udalak jakinarazi du konponketa lan garrantzitsu bat egin duela Ibarra kiroldegiko galdaretan. 48.000 euroko kostua izan dute lan horiek.

Egindako konponketa horri esker berriz berreskuratu dela spa eta igerilekuak berotzeko ahalmena adierazi dute: "Azken aldian kanpoko hotzaren ondorioz eta sistemaren gaitasuna galduta zegoelako zailtasunak zeuden kiroldegian berotasuna mantentzeko. Egoera horrek arazoak sortzen zituen instalazioetako tenperatura egoki mantentzeko. Egindako konponketari esker, igerileku guztiak eta spa gunea tenperatura egokian daude”.

Lan horrek 48.000 euroko kostua izan duela jakinarazi dute eta gaineratu hobekuntzak eta inbertsioak egiten jarraitzeko asmoa dutela kiroldegian: “Aurten, gainera, aurrera eramango da Ederlan lantegiko bero sistema aprobetxatzeko inbertsioa. Proiektu honen bidez, bestela galduko litzatekeen energia aprobetxatuko da kiroldegia berotzeko, energia-ikuspegitik eraginkortasuna handituz”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak