Gotzon Uranga nagusi Txapel Txin Eguneko bola-joko txapelketan

Mirari Altube Arrese 2026ko otsailaren 8a

48 bolari elkartu ziren atzo gauean, Aretxabaletako bolatokian, Txapel Txin Eguneko bola-txapelketan eta Gotzon Urangak irabazi zuen 6 txirlo botata. Arratsaldean, ostera, 18 gaztetxok jardun zuen lehian eta Paul Ansoategi, Amets Herrasti eta Anje Herrasti izan ziren nagusi, bakoitza bere kategorian.

Hona hemen helduen txapelketako sailkapena:

  1. Gotzon Uranga, 6 txirlorekin.
  2. Luken Martino, 6 txirlorekin.
  3. Sebas Aranzabal, 6 txirlorekin.
  4. Anartz Esteban, 5 txirlorekin.
  5. Jabier Osoro, 5 txirlorekin.

8 urtera artekoetan irabazlea Paul Ansoategi izan zen. Eta gainerako bi kategorietako sailkapenak hemen:

Infantilak:

  1. Amets Herrasti.
  2. Andrea Toledo.
  3. Aratz Jausoro.

Jubenilak:

  1. Anje Herrasti.
  2. Axel Sixto.
  3. Iker Martínez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak