Aretxabaletan 2007an jaiotako kintoek ospakizunetan jarraitzen dute, eta atzo, eguena, iluntzean Aretxabaletako plazan elkartu ziren txistularien doinuekin dantza egiteko. Aurtengo lehenengo dantza saioa egin zuten giro ederrean, herritar ugari batu ziren plazaren bueltan. Amaiera, Haizea Duandikoetxeak agurra dantzatu zion Edurne Otxoa, amari. Eta, berdin egin zioten Josu eta Malen Antxia anaia-arrebek, Aitor aitari eta Izaskun izebari. Txapel beltza utzi zuten lurrean orain dela 33 urte, kinto zela, hildako Jon Antxia osaba gogoan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.