Billal Gholam aurrelari gasteiztarra fitxatu du UDAk

Mirari Altube Arrese 2026ko otsailaren 5a

Billal Gholam UDAko kamisetarekin Ibarran, atzo iluntzean.

Billal Gholam (Gasteiz, 2003) aurrelariak Aretxabaleta Kirol Elkartean jokatuko du denboraldia bukatu artean. Eskuin hegaleko "jokalari azkar eta indartsua" da. Errioxako Varea taldetik dator eta aurretik San Viator eta Aurrera Vitoria taldeetan izan da, besteak beste.

Atzo, martitzena, hasi zen entrenatzen Ibarran eta gogotsu agertu zen, "erronka berriari heltzeko prest".

Aretxabaleta kirol elkartea zerbait ezagutzen duela adierazi zuen, hainbatetan jokatu izan duelako UDAko kategoria ezberdinetako taldeen aurka. "Partidu onak egin izan ditut hemen. Eta UDAko jokalariren bat edo beste ere ezagutzen dut".

Harrera beroa egin diotela aitortu du: "Talde batua dela esana zidaten, asko babesten duena, eta halaxe izan da hasiera-hasieratik; hortaz, lanari ekiteko oso gogotsu nago".

Zelako jokalaria den galdetuta hiru ezaugarri nabarmendu ditu: indartsua, bizkorra, eta trebea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak