"Eztarriz sano" dabiltzala erakutsi dute kintoek Aretxabaletako baserrietan

Mirari Altube Arrese

Santa Agedaren omenezko koplak entzun dira Aretxabaletako auzoetan gaur. 2007an jaiotako kintoek, 90etik gora, umore ona eta jai-giroa eroan dituzte baserrietara eta harrera ezin beroagoa egin diete horietan.

Bihar, Santa Ageda eguna, kaleetan entzungo dira kopla horiek. 08:30ak bueltan elkartu Herriko Plazan eta taldetan banatuta jardungo dute. Iluntzean, 19:00etan, ostera, aurtengo lehenengo dantza saioa egingo dute plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak