Dejabu konpainiak Itzulera antzezlana taularatuko du hilaren 12an, Zaraia aretoan, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateak antolatuta. Antzerki konpainia bateko hiru kidek Mexikora egindako bidaia kontatzen du erritmo biziko komedia existentzial horrek. 19:00etan izango da saioa, eta sarrera doakoa da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.