Hori horrela, lehiaketan parte hartzen dutenek argazki bakoitza testu labur batekin aurkeztu beharko dute. Testuaren formatua librea da, baina testuaren luzerak muga izango du; gehienez 100 hitzekoa. Lan guztiak euskaraz bidali beharko dira, loramendielkartea.eus helbidera, eta bi kategoriatan banatutako lehiaketa izango da: 18 urtetik gorakoak eta 16-18 urte bitarteko gazteak. Sariei dagokienez, irabazleek herriko argazkilaritza dendetan erabiltzeko bonuak jasoko dituzte.