V. Ikazkin Trail mendi lasterketa prestatzeko irteera egingo dute zapatuan

Mirari Altube Arrese 2026ko otsailaren 3a

Hainbat lasterkari iazko Ikazki Trail lasterketan.

Bosgarrenez egingo den Ikazkin Trail mendi lasterketak badu data: irailaren 12a. Eta izena emateko epea martxoaren 1ean zabalduko dute. Aurten ere bi ibilbide izango dituzte aukeran lasterkariek, eta horiek prestatzeko irteerak egingo dira; lehenengoa, otsailaren 7rako deitu dute.

Zapatuan, Herriko Plazatik abiatuko dira, 10:00etan, eta ibilbide motza egingo dute entrenatzeko. Aldez aurretik izena eman behar da honako galdetegi hau beteta.  Zalantzaren bat izanez gero telefonoz deitu daiteke: 629 69 24 83.

Bosgarrenak ere bi ibilbide

V. Ikazkin Trail lasterketak bi ibilbide izango ditu, azkenekotan legez: luzeak 23,2 kilometroko luzera izango du eta 1.300 metroko desnibela; eta motzak, 14,8 kilometroko luzera eta 920 metroko malda.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak