Mikel Izagirrek ekoiztutako olioak ezagutzen

Mireia Bikuña 2026ko urtarrilaren 31

Loramendi Elkartearen eskutik 32 lagun elkartu ziren Aretxabaletan, Mikel Izagirre olio-ekoizlearen azalpenak entzuteko, eta hark ekoiztutako hiru olioren dastatzea egiteko.

Mikel Izagirrek Erroiz olio birjina ekoizten du, Arroniz motako olibarekin. Bada, olio hori ipini zien dastatzera joandakoei. Erroiz olio birjinaren hiru barietate. Helburua zen bakoitzaren ezaugarriak ateratzea: frutatsua, pikantea, mingotsa...

Parte-hartzaile bakoitzak urdin ilun koloreko hiru edalontzi zituen, olioaren kolorea ikus ez zedin. Ostean, eskuekin olio berotu, usaindu eta zurrupada txiki bat hartu zuten. Hiru olioak oso bestelakoak ziren. Haietako bat oso gaztea: 2024an ekoiztutakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak