Bertsolaria ere baden rap-abeslari Odei Barrosok zabalduko du areto berrituan egingo dituzten kontzertuen zerrenda, Goizegi hiltzeko lana aurkezteko emanaldiarekin, eta dagoeneko lotuta dute hurrengo kontzertua: Iruñerriko Burutik taldea gonbidatu dute apirilaren 17rako.
Guztiontzako erabilgarri
Erabilera askotariko aretoa da Karmele Igartua izenekoa, eta dagoeneko hainbat diziplinatako ekitaldiak egin dituzte, herriko eragileek bultzatuta. "Hitzaldiak, ikastaroak, dantza saioak, hileta zibilak...
Danetarikoak egin daitezke areto horretan. Edozein herritarrek du aretoa eta aretoan dagoen erosi berri dugun soinu-ekipoa erabiltzeko aukera. Bada, hura erabili gura duenak Udalean eskaera egin dezala, eta Aretxabaletaklik aplikazioaren bidez ere badago aukera", azaldu du Aretxabaletako Kultura zinegotzi Ibai Zangituk.