Aozaratza auzoko zubiaren zati bat lapurtu dute gauean

Mirari Altube Arrese 2026ko urtarrilaren 29a

Aozaratzako zubiko lanak hasita, astean. (Argazkia: Aretxabaletako Udala)

Joan den astean hasi zituzten Aozaratzako bidegorriko zubi berria eraikitzeko lanak eta eguaztenetik eguenera bitarteko gauean zubiaren zati bat lapurtu dutela jakinarazi du Udalak. Sei metroko luzera duten habeak eta zubiaren parte ziren beste hainbat material desagertu direla salatu du.

Udala gertatutakoa ikertzen ari da: "Horregatik, norbaitek zerbait ikusi edo informaziorik baldin badu, mesedez, jar dadila Udaltzaingoarekin harremanetan". Lapurretak obraren atzerapena eragingo duela gaineratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak