Egitarau horri gaur, eguaztena, emango diote hasiera Danele Sarriugarte eta Uxue Alberdi idazleen solasaldiarekin. Sarriugarteren Beste zerbait liburua izango dute hizpide.
Hona hemen egitaraua osorik –Tril txoko feministan izango dira ekintzak–:
Urtarrilak 28, 18:00-19:30
- Liburu aurkezpena: Beste zerbait.
- Danele Sarriugarte eta Uxue Alberdi.
- Euskaraz.
Otsailak 10, 18:00-19:30
- Hitzaldia: Ikasketen homologazioa.
- Bidez Bide Elkartea.
- Gazteleraz.
Martxoak 10 17:00-20:00
- Tailerra: Collage feminista.
- Olatz Zuazubiskar (Nolabait Ilustrazioak).
- Euskaraz.
Martxoak 12, 18:00-19:30
- Hitzaldia: Nire alaba genero-indarkeriaren biktima izatea eta nire semeak indarkeria hori erabiltzea prebenitzeko gakoak.
- Ekua elkarteak gidatuta.
- Euskaraz.
Martxoak 14, 11:00-13:00
- Mural feminista margotzea.
- Joana Manzisidor.
Apirilak 15, 22 eta 29, 18:00-20:00
- Tailerra: Yoga hastapen ikastaroa.
- Irati Etxebarrieta.
- Euskaraz.
Maiatzak 14, 18:00-20:00
- Literatura solasaldia: Borrokalari transgeneroak.
- Josebe Iturriotz.
- Euskaraz.
Ekainak 18, 18:00-20:00
- Ikastaroa: Vogue dantza tailerra.
- Eider Sanchez.
- Euskaraz.