Nerabeen gurasoei bideratutako eskola abiaraziko du Udalak

Mirari Altube Arrese 2026ko urtarrilaren 26a

Seme-alaben heziketaren gaineko gogoeta egiteko eta bizipenak partekatzeko gurasoen eskola jarriko dute abian. Hilabetean behin elkartuko dira, 18:00etan, Arkupen; hona hemen egunak: otsailaren 3a, martxoaren 2a, apirilaren 14a, maiatzaren 5a eta ekainaren 2a. Izena emateko azken eguna hilaren 30a da: gazteria@aretxabaleta.eus edo 943 71 18 62.

Nerabeen guraso talde baten eskariari kasu eginda, guraso eskola antolatu du Udalak, seme-alaben "heziketaren inguruko hausnarketa eta elkarrizketa" sustatzeko helburuarekin: "Esperientziak partekatzeko, orientazioa jasotzeko eta nerabeen bizitza garai honetan sortzen diren erronkei elkarrekin aurre egiteko tresnak eskuratzea izango da eskolaren asmoa".

Garaia enpresako kideak arduratuko dira eskola dinamizatzeaz. Enpresa horrek "eskarmentu handia" duela adierazi dute Udaletik, Aretxabaletan bertan ere urteak daramatzalako haur eta nerabeekin prebentzio saioak bideratzen: "Bertako errealitatea ondo ezagutzen duen enpresa da".

Hilabetean behin

Saioak honako egunetan izango dira: otsailaren 3a, martxoaren 2a, apirilaren 14a, maiatzaren 5a eta ekainaren 2a.
Arkupe kultur etxean elkartuko dira 18:00tik 19:30era bitartean. Interesa dutenei lau saiotan parte hartzeko konpromisoa eskatu diete, "jarraikortasuna eta talde dinamika bermatzeko".

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, ondoko emailera idatzi edo telefono zenbakira deitu : gazteria@aretxabaleta.eus 943 711862. Horretarako azken eguna urtarrilaren 30a da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak