Aretxabaletan ere independentzia aldarrikatu dute gazteek

Txomin Madina Milikua 2026ko urtarrilaren 24a

Ernaik deituta azken hilabeteotan beste herri batzuetan egin bezala, Aretxabaletan ere egun osoa hartu duten askotariko ekintzak antolatu dituzte Atxabaltatik independentziara! ekimenarekin.

Nazio Askapeneko Mugimenduaren ibilbidea pegaten bidez azaldu duen hitzaldiarekin hasi dute Ernaik deituta egin duten Atxabaltatik independentziara! ekimena, eta horren ostean etorri dira herriko kaleetan egin duten karropoteoa eta baita 30 lagun inguru batu dituen bazkaria are. Jolasekin eta Pluk taldearen kontzertuarekin borobildu dute eguna.

Antolatzaileak gustura agertu dira independentzia aldarrikatzeko ekimenak izan duen erantzunarekin: "Oso ondo joan da, espero genuen erantzuna izan dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak