Asmoa egun batez kintta izatea asmoa izanda, honako hau izango da egitaraua: 10:00etan, Herriko Plaza apaindu eta herrian zehar kantuan hasiko dute eguna. Gero, hamaiketakoa egingo dute, triki-poteoa, eta bazkaria Basaben egingo dute. Kartelean izena emateko epea urtarrilaren 26an ixten zela azaldu arren, izen-emate epea luzatu egin dutela nabarmendu dute antolatzaileek. 30 lagun bueltan batu dira dagoeneko. Dantzak, berriz, 18:00etan egingo dituzte, Herriko Plazan. "Bertan, batzuek banakoa egingo dute, beste batzuek, aurreskua, banaka, taldeetan… Forma ematen ari gara eguneko hitzordu nagusia nola egingo dugun. Ekimena forma hartzen dabil, eta, lehenbizi, zabalkundea eman nahi dugu", adierazi du Mirari Irurek, Aurten gu be kintta! egitasmoko kideak.
Berdintasunera jauzi
a Mirari Irure Aurten gu be kintta! egitasmoko kideak azaldu duenez, bilakaera bat egon da Santa Ageda neska-mutilen jaian, baina kostatu dela aldaketa azaldu du. "1987an emakume gutxi batzuk atera ziren kintta, 1988an ez ziren atera eta 1989an jaiotakoak kintta atera eta egitasmoa normalizatu egin zen. Orain, Aurten gu be kintta! egitasmoan parte hartuko dugunak 70eko hamarkadakoak izango gara, batez ere, baina ahalik eta belaunaldi gehien batzea da asmoa, ahalik eta emakume gehien plazan batzeko".
Parte-hartzea ukatu
Egitasmoko kideek esan dute Aretxabaletako Santa Ageda neska-mutilen egitasmoan izan direla dantza egiteko saiakerak. "70 urtetik gora duen emakume bat dago Aretxabaletan, eta martxoaren 7ko jaian dantza egingo ez duen arren, Aurten gu be kintta! egitasmoa babesten duela adierazi digu. Haren esanetan, bazkaltzeko gogoa soilik adierazi zien orduko gizonei, eta, botazioa eginda, ukatu egin zitzaiela azaldu du. Horrek azaltzen du emakumeen partetik egon direla saiakerak eta ukatua izan dela nahi hori".
Egunera animatzeko deia
Horren baitan, egun osoko planera edo dantza egitera animatzen ez diren emakumeei martxoaren 7an Herriko Plazara batzeko dei egin nahi diete, berdintasunaren keinu gisa, kintta izan ez direnei babesa adierazteko asmoz: "Batu daitezela borobilera".
Gaur egingo dute lehenengo batzea, Emakume Txokoaren inaugurazio ekitaldia dela aprobetxatuta, eta, hamabostean behin, egubakoitzetan, 18:00etan komentuan batuko dira entseguak egiteko.