Telleriaren bigarren komedia ikuskizuna da. Nekatutak bakarrizketak izandako arrakastaren ostean, eszenatokietara bueltatzea erabaki du. Ninini egolatriari eginiko oda bat dela adierazi du egileak, bere buruaz hitz egiten duelako etengabe; baina "zintzotasun ariketa" bat ere badela dio: " Ikuskizun honetan Antton biluztu egingo da". Hitz egingo du bere buruarekin duen harremanaz, bere izenaz, bere bikotekideaz, komikoa izateaz eta beste hainbat konturen gainean.
