Hona hemen oinarriak:
- 1. Edozeinek har dezake parte lehiaketan.
- 2. Teknika librea izango da.
- 3. DIN A3 kartelaren neurria formatu digitalizatuan aurkeztu beharko da –gehienez 6 mega–. Ezin da adimen artifizialik erabili.
- 4. Derrigorrez testu hau izan behar du: Aratusteak Aretxabaleta 2026.
- 5. Irabazleak 300 euroko saria jasoko du.
- 6. Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa antolatuko da.
7. Lanak aurkez daitezke posta arruntez: Aretxabaletako Udala. Otalora kalea,1. 20.550 Aretxabaleta. Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin. Horren barruan egilearen datuak sartu behar dira: nortasun agiriaren kopia, eta telefono zenbakia aurkeztuko dira. Edo posta elektronikoz: kultura@aretxabaleta.eus;
gaian jarri: Aretxabaletako Aratusteak 2026. Bertan artxibo bat erantsi behar da posta arruntez eskatzen diren datu
berberekin. Nortasun agiriaren kopia eta telefono zenbakia. - 8. Kartelak urtarrilaren 29a baino lehen entregatu behar dira.
- 9. Epaimahaia, kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat pertsonak osatuko dute.
- 10. Saria eskuratzeko ezinbestekoa izango da zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea. Lehiaketa kudeatzen duen organoak egingo du egiaztapena, eta, horretarako, aipatutako datuak zuzenean bilduko ditu datu horiek igortzen dituzten erakundeetatik. Hori ezinezkoa bada edo irabazleak egiaztapenari uko egiten badio, berak aurkeztu beharko ditu dagozkion ziurtagiriak. Era berean, lortutako sariaren ordainketa-kontuaren
titulartasuna egiaztatu beharko du. - 11. Epaimahaiaren erabakia, otsailaren 5ean jakinaraziko da.