Aratusteetako mozorroak eta karrozak prestatzeko lokala zabalik izango da eguenetik

Mirari Altube Arrese 2026ko urtarrilaren 13a

Aratusteetako mozorroak eta karrozak gertatzeko erabiliko den lokala. (Argazkia: Udala)

Aratusteetarako mozorroak eta karrozak prestatzeko lokala erabili nahi dutenek, urtarrilaren 15etik aurrera eman ahal izango dute izena Arkupe kultur etxean. Horren erabilerarako arauak ere zehaztu dituzte.

Hona hemen arauak:

  • 1. Talde edo kuadrilla bakoitzak ordezkari bat izendatuko du, eta ordezkari horrek bere gain hartuko du taldearen jardueren erantzukizuna.
  • 2. Lokalaren giltza ordezkariari emango zaio. Horretarako, aldez aurretik bere datuak eman beharko ditu –nortasun agiriaren kopia eta telefonoa– eta agiri hau sinatu. Debekatuta dago giltzen kopiak egitea.
  • 3. Kuadrilla bakoitzak bere materiala eta tresnak eraman beharko ditu. Beste talde batzuen materiala erabiltzeko, haien baimena beharko da.
  • 4. Lokala erabili nahi duten adingabeen kuadrillek adineko pertsona bat izan beharko dute ordezkari. Pertsona horrek bere datuak eman beharko ditu –nortasun agiria eta telefono zenbakia– eta dokumentu hau sinatu beharko du. Gainera, taldea lokalean dagoen bitartean, ordezkaria bertan egon beharko da. Gurasoek ere jakinaren gainean egon beharko dute.
  • 5. Lanaldia amaitzean, lokala garbi eta txukun utzi beharko da.
  • 6. Lokala 21:00etan itxiko da. Ordu horretatik aurrera ezingo da erabili.
  • 7. Otsailaren 23a baino lehen, dena garbi eta jasota egon beharko da. Horretarako, Udalak edukiontzi bat jarriko du. Ondoren, giltza Arkupe kultur etxean entregatuko da.
  • 8. Udalak ez du bere gain hartuko lokalean gerta daitezkeen ezbehar edo istripuen erantzukizunik.
  • 9. Derrigorrezkoa da lurzorua eta hormak babestea, karrozak edo mozorroak margotzerakoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak