Jaikik antolatutako bat-bateko konposizio dantza ikastaroa abian da

Koldo Zubia Salas 2026ko urtarrilaren 13a

Jaiki elkarteko hainbat kide.

Jaiki elkarteak Kuartela Kultur Elkartearen eta Aretxabaletako Udalaren laguntzarekin antolatutako bat-bateko konposizio dantza ikastaroa urtarrilaren 7an hasi zen, eta martxoaren 25a bitartean iraungo du. Hiru hilabete hauetan eguaztenero izango dira saioak, Aretxabaletako kuartelean, 18:30etik 20:30era.

Hasieran, Zuriñe Benaventeren eskutik eskainiko dira saioak, eta gero, Izaskun Lapazak hartuko du haren lekukoa. Jaiki elkarteak adierazi duenez, oraindik "badago tokia", eta tokia dagoen bitartean izena eman daiteke. 688 81 96 65 telefonora deituta informazio gehiago jasotzeko aukera dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak