Urtarrilarekin batera gimnasioko erabiltzaileen kopuruak gora egingo du, eta hori jakinik, fitness mundua hobeto ezagutzeko lan-saioa antolatu dute kiroldegian. Teoriari dagokionez fitnessa zer den eta zertarako azalduko dute 12:00etatik 13:00etara bitartean. Eta ondoren, 14:00etatik 16:00etara, fitness gelan ondo moldatzeko gomendioak emango dituzte eta saio praktikoa egin.
Abonatuek zein abonatu ez direnek parte hartu ahal izango dute izena aldez aurretik emanda.