Gaur, egubakoitza, La voz de Hind proiektatuko da, 22:00etan; bihar eta domekan 19:30ean ikusi ahalko da filma, eta astelehenean 16:00etan. Halaber, Zootropolis 2 filma ere ikusi ahalako da, bihar eta etzi, 17:00etan. Bestetik, urtarrilaren 23tik 26ra Jone batzuetan filma emitituko da, eta urtarrilaren 24an eta 25ean, Barrakudaren altxorra. Horrez gain, Mondragon Unibertsitateko ikasleek antolatzen duten Huhezinema film laburren jaialdiaren 19. edizioa hilaren 21ean, 22an eta 23an izango da.
Dokumentala eguenean
Urtarrilaren 15ean, eguena, emitituko da Ombuaren itzala, 19:00etan. Eguzki Art Zinemak aurkeztutako eta Patxi Bisquertek zuzendutako 115 minutuko dokumental horrek Pello Mari Otaño poeta eta bertsolariaren ibilbidea eraman du pantailara; Argentinan bizi izandako urteak eta Donostiara bueltatu ostean egindako lanak eta haren izaera politikoa, besteak beste.