Aretxabaletako Aratusteetako bazkariko tiketak urtarrilaren 17an jarriko dira salgai

Koldo Zubia Salas 2026ko urtarrilaren 8a

Aratusteetako Ibarra kiroldegiko bazkaria.

Aretxabaletako Udala hasi da Aratusteetako egitaraua prestatzen, eta jakinarazi du Ibarra kiroldegian egingo den Aratusteetako bazkariko tiketak Arkupe kultur etxean jarriko direla salgai. Urtarrilaren 17an, zapatua, 10:00etan, hain zuzen.

Bestalde, aurten ez da bazkari golfo-rik egingo Aretxabaletako Aratusteetan. Karnabalen Lagunak elkarteak antolatu izan du orain arte ekimena, eta abenduaren 21ean bazkaria antolatzeko egindako bilera irekiaren ostean hartu zuten erabakia. Elkarteak iaz adierazi zuenez, "gertakari batzuen" ondorioz "polizia lanetan" ibili ziren antolakuntzakoak.

Gauzak horrela, sare sozialetan adierazi dutenez, ez dute "indarrik ez gogorik frontoiko bazkaria aurrera eramateko". Dena den, Aratusteek "esangura handia" dute elkartearentzako, eta, horregatik, "haien alde" lanean jarraituko dutela esan dute, "beste toki batzuetatik bada ere". Nabarmendu dutenez, Txapeltxin egunaren bueltan badago zerbait antolatzeko asmoa, eta horretan jarriko dituzte indarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak